nire laguna Pozoitxo
Spiderman naiz. Bai, denok pentsatuko duzue Spiderman Peter Parker izeneko ikasnahi bakarti eta betaurrekoduna dela, baina ez, hura estalki bat besterik ez da, auzoan gehien maite duzuen super-heroiaren benetako nortasuna babesteko. Egia, ikasnahi bakarti eta betaurrekodun bat ez da oso estalki ona, baina azken finean inork ez nau deskubritu orain arte.
Denok jakingo duzuen bezala nire lagunik minena Pozoitxo da, Venom bezala ezagunagoa, hor goian duzuena. Spidermanen azken filmean nahiko penagarri agertu zela eta bere argazkia jartzeko eskatu zidan, neska baten bila dabil eta. Hortxe dago bada bere argazkirik onena, baina nik uste dut Nafarroan bizitzea dela bere arazoaren iturria.
Iturria: No soy tu princesa Peach.
Comments
lana zentzuzko neurri batera jeitsi da, ea hemendik aurrera maizago sartzen naizen hemendik !
aio makilakixki !