... eta Jabba gizon bihurtu zen

1997. urtean George Lucas-ek ideia zoragarria izan zuen, beste behin bakarrik gertatu zitzaion bezala. Lehenengo filmaren hogeigarren urteurrena ospatzeko eta jarraitzaileen fideltasuna eskertzeko  (eta bide batez diru apur bat egiteko) lehenengo trilogiaren "edizio berezia" plazaratu zuen, istorioa izugarriki hobetzen zuten ordenagailuz eginiko efektuak gehituz. Bertsio berritu honetan lehenengo filmetan baztertutako sekuentziak gehitu zituzten, behin ordenagailuz txukunduta.  Sekuentzia zahar-berri hauen artean Jabba eta Han Soloren elkarrizketa daukagu. Ziur denek gogoan duzuela Jabba, bare handi eta gorrotagarri hura, panpina irrigarria bihurtu zueneko sekuentzia:




2009. urtean jatorrizko filman baztertutako eszena batzuk berrosatzea erabaki zuen Garrett Gilchrist, Star Wars: Deleted Magic dokumentalaren egileak,  lehen ikusi duzuen sekuentziaren jatorrizko bertsioa tarteko. Lagunok, hemen duzue zuen fedea kolonkan jarriko duen bideoa. Hemen duzue jatorrizko Jabba:



Jabba gizatiar honek Klingonekin gertatutakoa dakarkit gogora, baina hori beste egunen batetan kontatuko dudan istorioa izango da. Orain lotara.


Comments

Popular Posts