Asteazken musikala: Namekeko kanpainaren soinu banda errepikakorra
Muineraino sartu zaidan musika bat badago, gaurko hau da. Jarri, jarri martxan (jar ezazue martxan etengabe errepikatu dadin) eta segituan ulertuko duzue zergatik.
Dragoi Bola Z-ren soinu banda da. Namekeko kanpainan etengabe jotzen zutena, hain zuzen, Freezer eta espazioko gerlarien aurkako borroketan. Borrokak baino Gokuren begirada amaigabe haiek ditut nik gogoan. Izan ere atal osoa (edo bi, edo hiru) eman zezaketen Gokuk eta iFreezerrek ezertxo ere egin gabe, bata besteari begira, gainontzeko pertsonai guztiak ahoa gero eta gehiago zabaltzen zutelarik (nonbait horrek energia ematen zion Gokuri).
Hori begirada, musean ari dela dirudi...
Edozein modutan, niretzako hau izan zen sasoirik gogokoenetarikoa. Gainontzeko sasoiak baino gehiago errepikatu zutelako akaso, Dragoi Bolaren heldutasuna suposatu zuelako agian, edo auskalo zergatik. Eta zuena?
Oharra #1: Goear zerbitzua alde batera utzi eta Euskaltubekoa pasa naiz. Iragarkirik gabe eta askoz hurbilagokoa :)
Oharra #2: Euskaltubera audioa igotzeko informazioaren bila (urtea, hain zuzen) ohartu naiz ez dela Freezer idazten, Frieza baizik. Beno, hainbeste urte ezjakintasunean.
Oharra #3: Solomok hala eskatuta berriz jarri dut musika Goear-en bidez. Nonbait Euskaltube ez da itzuliko.
Comments
Ea laster igotzen dezun, jejeje.