Asteazken musikala: The Goonies


Orain dela aste pare bat martxan jarri ziren nire garunean Los Goonies filmaren oroitzapenak gordetzen zituzten zirkuituak. Garuneko minbizia, dementzia goiztiarra, kasualitatea edo ondoko talde baten elkarrizketa inkontzienteki entzun izana, gauza da berriro ikusi nuela eta nire gozamenerako, oroitu bezain ona dela konturatu nintzen (zoritxarrez beti gertatzen ez dena).


Beste garaiko film mota, beste garaiko topiko, abentura eta musikarekin, The Goonies film maitagarria da oso, frikizioaren Olinpoan egoteko eskubide osoa duena. Gozatu:



Portzierto, nire pertsonai maitatuena betidanik Data izan da, ez galdetu zergatik. Eta zuena?

Comments

joxe said…
Ez larritu zure neuronen ezohiko itzaltze - esnatze - interkonektatze horiengatik. Superbotereren bat garatzen egongo zara seguruenik!

Nik ez ditut Gooniesak banan-banan eta izenez ezagutzen, baina gogoan dudan pertsonaia bakarra ziega batean zerratuta zegoen eta gazteleraz 'yokoolaaaateeee' eskatzen zuen hura da... Berorrek argituko dit zein den bere izena, gorentasuna! ;)
makilakixki said…
Beno, super-ergela bihurtzeko superboterea ez bada, ez dakit zer izango den :P

Badakidana zera da, "yokoolaaateeee" horren izena. Sloth zen eta ikaragarri beldurgarria iruditzen zitzaidan garaian, orain aldiz, maitagarria (ño, ez ote naiz porrotxen antza hartzen ari ?).

http://bit.ly/cK7lqv

Popular Posts