Super Mario Crossover jokoa eta bere egilea, aurrez aurre

Gehienok ezagutuko duzue honezkero Super Mario Crossover bideojokoa. Aspalditik (orain dela aste pare bat edo) nabil honi buruz idazteko intentzioekin, baina egia esanda sarrera idazteko prestaketetan nagoelarik (hau da, bideojokora jolasten ari naizela), denbora ezer idatzi gabe joan izan ohi zait beti. Izan ere Super Mario Crossover bideojoko bitxia da oso, zeinean Super Marioren mundua Nintendoko 8 bitetako hainbat pertsonairekin jolastu daitekeen (info gehio nahi izanez gero zoazte Pixfansera).


Beno, ba orain ditxosozko bizio honen egilearen bideo bat atera da. Bertan egilea bere jokora jolasten ikusi dezakegu, kodigoa idazten emandako hainbat orduek eragindako dementzia agerian utziz. Guztiz gomendagarria, batez ere inoiz jolasten ari zinetela zuen osasun mentalaz kezkatu izan bazarete:




Iturria: Abadia Digital v 4.0

Comments

Unknown said…
Ke kolgau! Arrazoia daukate bideojoketan aritzea sozializatzeko ona ez dela diotenek... ;-)
iker said…
joe, tipo hori guztiz "akabau" dago...dena den kriston lana egin du !!
makilakixki said…
Oker zaudete, e-gor eta Iker. Morroia beste maila batean dago, beste abstrakzio maila batean. Guretzako zentzurik ez duten hitzek mezu konplexu eta dimentsio anitzekoa kodifikatzen dute. Edo ez.

Popular Posts