Zonbiak vs estriperrak
Japonetik frikizioaren hurrengo hiperprodukzioa datorkigu Onsen Zombies vs. Stripper 5 izenburu apartarekin. Onsen zer den idearik ez, baina zonbi eta estriper zer diren argi daukat, eta biak elkarturik ageri direnean emaitzaren gorentasuna aurrikusteko ahalmena daukat. Zonbi earrak, neska garun freskozaleak, suhi-neskak, erraiak, bularrakdeak eta dibertsioa barra barra.
Apur bat intelektual jartzearren, esango dizuet Rei Mikamotoren Kyonyu Dragon (Big Tits Dragon esan nahi omen duena, hauxe izenburua!) mangaren moldaketa zinematografikoa omen dela. Eta ausartuko nuke esaten manga honek benetan pena merezi duela (ia gure irakurle mangazaleren batek informazio gehiago ematen digun).
Gozatu!
Iturria: Games Ajare.
Comments
Manga ez nuen ezagutzen ezta, baina lortu beharreko gauza da ere... nire "Frikadak Interneten Bilatzeko Departamentua" lanean jarri beharko dut...
Gustua ematen du lanera etortzea eta halako friki post ikaragarria topatzea !!! honek bai igotzen duela nire lan etekina !!!