Super Mario Bros pasatzeko txuleta

Hamaika minututan? Gehiegitxo ezta? Hemen Euskal Herrian Super Mario -11 minututan pasatzeko gai gara, zer diot, -11 minutu, gutxiago! Izan ere, euskaldukok ekarri genuen Super Mario mundu honetara (bai lagunok, euskaldunon jatorria Orionen bait dago, igande honetan Artaxoako jaian salgai zegoen liburuxka baten arabera).



Kamiseta batean jartzeko ezin hobea.

Iturria: Mondo Pixel.

Comments

iker said…
eup, ba gu ere Artaxoan egon ginen, baina arratsaldean, giro polita. Ez nintzen postuetara hurbildu, eskulanak, talo, eta halakoak izango zirelakoan... jakin izan banu halako libururik salgai zegoela, nire friki-betebeharrak beteko nituen eta liburuxka horiei begirada bat bota. Sarrera bat egin beharko duzu Euskaldunak-Orion konexioa azalduz !!

Orionek joku asko eman du (eta emango du) "arkeologia" munduan, teoriarek deigarriena Piramideak eta Orionen gerrikoarena:
http://es.wikipedia.org/wiki/Teor%C3%ADa_de_la_correlaci%C3%B3n_de_Ori%C3%B3n

Euskaldunak Oriongoak bagara, eta Piramideak Orion errepresentatzen badute... euskaldunak eraiki genituen piramideak ?? jeroglifikoak euskaraz ote ???
makilakixki said…
Ba erabat oker zabiltza, postuetan eskulanak, talo, eta halakoak zeuden. Eta Orion-Euskadi konexioa, noski! Pena ematen dit liburuxka erosi ez izana, baina gizona hurbiltzen zitzaion edonori bere gauza arraroak kontatzen hasten zen eta nik ez nuen gogo handirik, egia esanda. Ia hurrengoan...
iker said…
juaf, ba ia hobe hurbildu ez izana, saltzaile "arraroaren" txapa jasan behar baduzu gainera... en fin, taloak usaintzen ziren, baina bazkaria izan genuen eta nahiko beteak geunden bazkal ostean, beraz, talo usainak, errepelente lana egin zuen, gu postuetatik aldentzeko, jaja
makilakixki said…
mmmmmm taaaalo, riiiico! Bai, gizon hura telebistara eraman eta saio monotematikoa egitekoa da. Zer diot saio bakarra, asteroko saioa jarri beharko liokete!

Popular Posts