The Raven: Etorkizun hurbil bateko estatu poliziala
Lotsagarrikeria hutsa, askatasun mediatikoaren sodoma y gomorra intenetekin gertatzen ari dena gaur egun. Kalitate handiko laburmetraiak eta proiektuak barra barra ari dira, inoren kontrolik gabe, sarean zehar barreiatzen. Escape from city-17 dela, Iron Sky dela, azkenean kontsumitzaileak kulturaz xoxik gastatu gabe gozatzen ari dira, eta hori onartezina da. Hona hemen, adibide gisa, beste dohako laburmetrai bat, etorkizun hurbileko gizarte polizialean ihesi dabilen baten istorioa. Lotsagarria.
Fijatu zarete gailu hegalari horien ahots goxoaz? Imaginatzen al duzue horrelako ahotsarekin "circulen!" edo "dispersensen!" hitzak entzutea? Ez, nik behintzat ez dut horrenbesteko imajinaziorik. Hainbat urteko hezkuntzak nire imajinaziorako ahalmena dezente murriztu du.
Aio!
Iturria: despuesdegoogle.
Comments