Naziak plater hegalarietan itzuli dira!
Eta ez zait lapikorik joan. Hau da, Teknopatak hain ongi azaldu zuen bezala, Iron Sky filmaren argumentua hitz gutxitan esanda. Hitz gehiago erabiltzearren esan genezake Naziak 1945. urtean ilargiaren alde ezkutuan babestu zirela, Vko muskerrek behin egin zuten bezala. Biak musean edo rabiosaren jaurtiketan ibili ote ziren ez dakigu, baina badakigu Dianak egin zuen bezala, Naziak ere itzuliko direla, 2018. urtean hain zuzen, hasitako lana bukatzeko. Baina tira, utz ditzagun hitzak albo batera eta goazen benetan garrantzia duenarekin, ordenagailuaren teklatua likaz beteta utziko duen bideoa ikustera. Grrroooo! (Homerrek jaki itxura duen ezer ikustean sortzen duen soinuaren onomatopeia)
Iturriak: Teknopataren Txokoa (esker mila Joxeri bere sarrera afusilatzeko baimenagatik) eta Iron Sky webgune ofiziala (filmarik plazaratuko ez balitz ere, haren inguruan muntatu dutena ikusteak pena merezi du).
Comments