Kontuz, oso kutsakorra!
Abisatu dizuet, eta esan ohi den bezala, abisatzen duena ez omen da traidorea, abisadorea baizik. Meme indartsua da garunean sartu berri zaizuena, nerbio optikoan zehar barreiatuz, eta ondorioz, Deus Ex instalatu eta berriz probatzeko irrika bizia piztuko zaizue hurrengo egunotan (inkubazio tartea norberaren frikizio mailaren araberakoa da). Saia zaitezte nahia, beharrari eusten, baina alferrikakoa izango da, lehenago edo beranduago etxea goitik behera jarriko duzue Deus Ex diska aurkitu arte. Nire gomendioa: Ez ezazue bilatzen astirik galdu, sarean instant batean topa dezakezue.
Esandakoa autobiografikoa da, asmatuko zenuten bezala. Zoritxarrez, nire kasuan sintomak Warp Bortzeko aurreko sarrera batek okertu egin ditu; nik hiru ordenagailutan instalatu dut jada.
Resistance is futile!
Iturria: Mondo Pixel.
Esandakoa autobiografikoa da, asmatuko zenuten bezala. Zoritxarrez, nire kasuan sintomak Warp Bortzeko aurreko sarrera batek okertu egin ditu; nik hiru ordenagailutan instalatu dut jada.
Resistance is futile!
Iturria: Mondo Pixel.
Comments
dena den, nik deskargatuko dut, gero ikusiko dut ea instalatzen dudan !
Atzo bertan Deus Exentzako mod bat jaitsi nuen, zazpi urtetako garapena izan duena. Itxura ezin hobea dauka! (beno, itxura zehazki ez, ze 2000. urteko grafikoak ditu...)