kuxin itxurako disketeak zure garuna xurgatzera etorri dira
Lo egiten duzun bitartean edo telebista aurrean etzanda zaudela, diskete kuxinek zure sinapsien mapa egingo dute, beren 1,44 MB-etako memoria amaigabean gorde eta wetware bertsioa, hau da, zu mukitsu likatsu eta bigun hori, ezabatu egingo dute. Ordutik aurrera unibertsoan sakabanatutako diskete-planetetan emango duzu betikotasun guztian, gizateria suntsituko duen disketeen armada martxan jarriko duen amaigabeko kalkuluak egiten. Juajuajuajuajuajua!

Hasi prestatzen, edozein unetan iritsi daitezke eta!
Iturria: Microsiervos.
Comments