Eraman ezazu Mr. Burns etxera 0.o


Ez dakit nork nahiko zukeen horrelako gauza itsusia etxera eraman, benetan. Imajina ezazue etxean zaudetela, sofan goxo goxo etzanda, lokartzen hasi eta zapla! hortxe dago Mr. Burns zuri begira. Enfin, masokista edo/eta The Simpsons saioko jarraitzaile leialenentzako aproposa soilik.



Esandakoaz aparte, benetako maisu lana.

Iturria: Pixfans.

Comments

iker said…
oxtias zer beldurra !!!!!!!!
makilakixki said…
Lantoki orotan jarri beharko lukete horrelako bat, blogak eta tuiter eta feizbuk irakurtzen egon beharrean jendeak nazioa behingoz altxa dezan. Gero EREak direla eta kexatu egiten gara ;)
iker said…
jendea nazio altxatzen saiatzen da, jeje, baina planetaren zonalde honetan, biztanle bakoitzeko nazio desberdin bat dago, beraz, nahasketa hau argitu arte, hobe, Warp Bortz-en iruzkinak idaztea edo Dr. Slump edizio berriaz gozatzea !!!
makilakixki said…
Portzierto, Araleren euskarazko sarreraren bila nabil denbora luzean eta ezin aurkitu. Ez duzu kasualidadez bideotxoren bat edukiko hor gordeta (VHS batean grabatuta agian) fundamentuzko asteazken musikal bat egiteko?
iker said…
jopetas, etxean bideoa izan genuenerako Dragoi Bola 5. aldiz errepikatzen ari ziren ETBn, pentsa... dena den saiatuko naiz ea interneteko txoko ezkutu batean edo hemengo norbaitek halakorik duen...
makilakixki said…
Joño! Dragoi Bolaren 5. errepikapena? Aurrehistoria duk hori, motel, eta zu dinosauro hutsa :D

Popular Posts