Doom (Megaman remix)

Megaman 8-bit deathmatch Doomerako mod bat da, Megamanen mundua 3 dimentsiotara eramaten duena. Hau da, Doomeko mundu ilun aparta eta Megamanen 2 dimentsiotako joko mekanika ezin hobea, biak, naturaren aurkako (naturaz asko dakiten politikariek esan ohi duten bezala) hibrido baten bidez hondatuak. Eta ez pentsa batere gogoko ez dudanik, alderantziz, ze plazaratu bezain laster (oraingoz alfa bertsioan dago) zin dagizuet frogatuko dudala. Edo behar bada ez.



Zuek uste duzue Megaman, Metroid jokoarekin egin zuten bezala, 3 dimentsiotara eramatea pena merezi duela ala hobe da aspaldiko bitxiak bere horretan utzi (El Coche Fantastico bezala, adibidez)?. Galdera interesgarria, ezta?

Iturria: Games Ajare eta Megaman 8-bit deathmatch webgune ofiziala.



Comments

Popular Posts