Asteazken musikala: Thriller Ultraman version

Hau gehiegizkoa da. Ultramanen jarraitzaile friki japoniarrak Michael Jacksonen (bai, Enjuto Mojamutok bere gelan duen poster horretan agertzen dena, auskalo bietatik zein) Thriller bideokliparen koreografia eginez. Eta orain zer? Japoneko lehen ministroa Sailor Moonen jantzia jarrita? Tira, bideoa gustuko baduzue eta zuen burua talde horrekin ikusi nahiko bazenute hobe zenukete ordenagailua behingoz itzali eta jende analogikoarekin hitz egitera ateratzea, bai, kaleetan eta egon ohi diren hoietarikoak. Gozatu.



Iturria: Abadia Digital.

Comments

iker said…
jeje meritua badute, bai, halako jantziekin dantzatzea ez da erraza izan behar...

rediox ze katxondoak diren japoniarrak, hemen bitartean "más de lo mismo", paella, sangria eta sevillanak...
makilakixki said…
Eta Belen Esteban, eta Belen Esteban sudur berriarekin, eta Belen Esteban sudur berriarekin eta mahatsak jaten...
Portzierto, gaurko hau asteazken musikala zen. Izenburua zuzenduta. Stop.

Popular Posts