Harlock Kapitainaren filma badatooooor!

Ikaragarria Zona Fandomen ikusi berri dugun albistea. Ba omen dirudi Harlock Kapitainaren marrazki bizidunen moldaketa egingo dutela (Space Battleshipu Yamato deituko omen dena, marrazki bizidunen jatorrizko hizkuntzan bezala), aktore analogikoekin. Ale, orain ziztu bizian denok ETBn emandako telesaila jaistera.



Eta asteazken honetan: ....espazioko bideetaaaaan kementsu betikoooooooo!

Iturria: Zona Fandom.

Comments

iker said…
aupa, Captain Harlock eta Space Battleship Yamato sail bera dira ??

a ze lioa, Space battleship, gure ETBko "Espazioko gerlariak" zela uste nuen ¿¿??
makilakixki said…
Ieup! Espazioko gerlariak Dragoi Bolak saiak ziren. Marrazki bizidun hauek akaso izarretako gerlariak dira.Nik ere hanka sartze bera egiten nuen.

Eta bai, Space Battleship Yamato/Star Blazers/Izarretako Gerlariak EZ DIRA Harlock Kapitaina. Hau hanka sartzea nirea! Nonbait bi telesailek kokapen bera erabili duten nire garunean. Mila barkapen eta 1000 puztarri zuretzako ^_^
iker said…
ok, nik ere lioa egina nuen...

pelikulak itxura oso ona dauka, dena den, ez dakit hemendik eskura izango dugun... betiko "erremedioetara" jo beharko dugu... Nik "Izarretako gerlarien" lehenengo denboraldia erdaraz daukat, hurrengoak fitxatuak ditut, baina japonieraz, ingelezko azpitituloekin... ea egunen batean jeisten ditudan...
makilakixki said…
Orain gutxi "eskuratu" nituen pelikulak eta seriea. Hori bai, ingelesaz edo japonieraz azpitituluekin. Tira, moldatuko gara daukagunarekin...

Popular Posts