Enterprisek planeta Starwarsengadik salbatu zuenekoa
Star Warseko sarrerako hitzak (bai, infinitura doazen horiek eta inork gutxik osorik irakurtzen dituenak) bala galduak bezalakoak dira. Azkenean beti nonbait erortzen dira. Eskerrak Kirk kapitaina inguruan dugula gu salbatzeko, hori bai, zuzentarau nagusiari men eginez, gure espeziearen garapenaren bidean sartu gabe. Ala ez?
Astelehen buruzuri baterako bideo aproposa, ezta?
Aproposito, Enterprise agertzeko duen era horrek Adamaren maniobra dakarkit burura, baina hori beste sarrera baterako utziko dugu.
Iturria: Mundo Star Trek.
Astelehen buruzuri baterako bideo aproposa, ezta?
Aproposito, Enterprise agertzeko duen era horrek Adamaren maniobra dakarkit burura, baina hori beste sarrera baterako utziko dugu.
Iturria: Mundo Star Trek.
Comments
niri gauza on guztiak gustatzen zaizkit, beraz star trek eta star wars berdinduak daude nire gustu zerrendan...
Baina beno, indarra zurekin, eta zure ispirituarekin!
Egia, agian Star Treken Star Warsen baino konplexutasun handiagoa dagoela. Behintzat zientzia kutsua duten hitz potoloak sartzean (oroitzen Star Warseko "mirikloriano" hura?) eta batez ere dilema filosofiko eta sozialetan.
Hala eta guztiz ere hainbat Star Trek ikusi ondoren askotan kapitulu jakin batek nola bukatuko duen aurreikusteko ahalmena garatu dudala uste dut (miriklorianoen dentsitatea handia izango da nigan?).
=/\=