Enterprisek planeta Starwarsengadik salbatu zuenekoa

Star Warseko sarrerako hitzak (bai, infinitura doazen horiek eta inork gutxik osorik irakurtzen dituenak) bala galduak bezalakoak dira. Azkenean beti nonbait erortzen dira. Eskerrak Kirk kapitaina inguruan dugula gu salbatzeko, hori bai, zuzentarau nagusiari men eginez, gure espeziearen garapenaren bidean sartu gabe. Ala ez?



Astelehen buruzuri baterako bideo aproposa, ezta?

Aproposito, Enterprise agertzeko duen era horrek Adamaren maniobra dakarkit burura, baina hori beste sarrera baterako utziko dugu.

Iturria: Mundo Star Trek.

Comments

superandoni said…
Star Wars, Star Trek... zaila da bietatik bat aukeratzea. Geek puru bezala ni biekin geratzen naiz!!!!
makilakixki said…
Erabat ados zurekin, Superandoni. Bakoitzak bere une egokia dauka ikusteko. Portzierto, telebistan The Clone Wars ikusi izan dut noizean behin eta izugarri sinplea iruditzen zait. Star Trekizatzen ari naizela esan nahi du horrek?
iker said…
oso ona !!! izugarri gustatu zait, star wars hooligansak ez dira pozik egongo halako bideoekin, jaja

niri gauza on guztiak gustatzen zaizkit, beraz star trek eta star wars berdinduak daude nire gustu zerrendan...
superandoni said…
Makilakixki, ni ere Star Trek-en unibertsoaren termino eta konplexutasunetara ohitu nintzen aspaldi eta Star Wars eta beste batzuk sinpleagoak direla iruditzen zait harrezgeroztik. Baina seguruenik Star Wars fantasia sci-fi baino gehiago delako izango da. Muy Interesante aldizkaria sinplea iruditzen zaidan bezalaxe, batzutan sakonketa gehiago eskatzen dizu garunak eta ez "pop science" artikuluak.

Baina beno, indarra zurekin, eta zure ispirituarekin!
makilakixki said…
Ni ere gauza onen zalea naiz, nahiz eta askotan niretzako ona den zerbait besteentzako zakurraren putza izan ;-)

Egia, agian Star Treken Star Warsen baino konplexutasun handiagoa dagoela. Behintzat zientzia kutsua duten hitz potoloak sartzean (oroitzen Star Warseko "mirikloriano" hura?) eta batez ere dilema filosofiko eta sozialetan.

Hala eta guztiz ere hainbat Star Trek ikusi ondoren askotan kapitulu jakin batek nola bukatuko duen aurreikusteko ahalmena garatu dudala uste dut (miriklorianoen dentsitatea handia izango da nigan?).

=/\=

Popular Posts