Zonbi driver: zonbiak txikitu eta txikitu eta txikitu (eta pixka bat gidatu ere)

Warp Bortzeko irakurle zonbizale, odolzale eta garun ustelzale amorratua den ikerrek ondoko bideo earra helarazi digu Warp Bortzeko erredakziora eta errotatiba osoa gelditu egin dugu jartzeko. Zonbi Driver bideojokoaren bideoa omen da, nahiko mekanika xumea ei duena. Kotxea gidatu eta bidean topatzen ditugun zonbiak txikitu, suntsitu eta akatu. Noski, txikizioa gozagarriago izan dadin metrailetak eta misil jaurtigailuak izango ditugu eskura.



Akats larria topatu diot hala ere. Zergatik demonio ez da kotxea leporaino odoleztatzen???

Iturriak: Zonbi Driver, Vida Extra, mila esker iker.

Comments

Iker said…
bueno, eskertzekoa da Warp5-en erredakzioak izan duen erreakzio azkarra... zaila da hainbeste pertsonek lan egiten duten leku bat hain ondo koordinatzea... jeje

bueno, odolarena, ba, nik uste dut, ez dutela "inplementatu" gure ordenagailu xumeetan jokoa abiaratu dadin, odola eta halako efektuak gehituz gero, jokoaren ezaugarri eta beharrek gora egiten dute, eta kriston makinatzarrak eskatuko lituzke... hobe da, joku xume, baina dibertigarria egitea, eta edozein ordenagailutan doana !!
orain dela 4 urteko ordenagailua dugunok eskertzen dugu !
superandoni said…
Carmageddon eta Ignition jokoen arteko nahasketa dirudi. Oso arcadea, une bateko amorrua kentzeko nahikoa.
makilakixki said…
Ba ez dakit Iker, jokoak asko irabaziko luke kotxea odolarekin zikinduko balitz. Noski, zonbiak harrapatzen diren bakoitzean organoak hegan aterako balira ordenagailuaren pantaila zipriztinduz, horrek bai igoko zituzkeela jokoaren eskakizunak. Baina baita tarantino maila ere!

Ados zurekin, Superandoni. Ordu erdiaz teklatua astintzeko egokia.

Popular Posts