Asteazken musikala: Loser, a Sega Genesis Tribute
Paraiso Friki blogaren bitartez Loser, a Sega Genesis Tribute albumaren berri izan dut. Sega Genesis kontsolaren jokorik mitikoenen bertsioak biltzen ditu albumak, talde ezberdinek estilo oso anitzetan eginak. Eta noski, gauza onak bezala, musutruk.
Segalari baino ni Nintendolari nintzen (NASA, NESen kloiaren zalea zehazki), baina haietariko joko batzuk ezagutu nituen eta ilusioa egin dit berriro ere, zaharberrituta, haien musika entzuteak. Eta zuek zer zineten? Nintendo ala Sega?
Iturria: Paraiso Friki, Loser, a Sega Genesis Tribute.
Gehigarria: Jeitsi ezazue albuma eta partekatu ahal duzuen lagun zein ezezagun guztiekin. Izan dadila inongo epailearen parte hartzerik gabe, webguneak isteko Espainiako Gobernuak bultzautako legea ospatzeko modua.
Gehigarria #2: Superandonik ondorengo bideoaren esteka utzi digu iruzkinean. Megadriverren Green Hill Zoneren bertsioa da eta ona ez, bikaina da.

Comments
http://www.youtube.com/watch?v=4RfS2SzjbzM
Beno, ni nintenderoa naiz ere segalaria baino gehiago.
http://img254.imageshack.us/img254/8775/1196112923f.jpg
A! Ta earra atera zara argazkian!