Asteazken musikala: Hiru tenore robotikoak
Futuramaren antzera, hiru tenoreen burua moztu eta gorde egin zen hauek hiltzean. Zoritxarrez Fryk, mozkorraldi batetik bueltan, garagardoa bota zien normalean erabili ohi den soluzio histo-erregeneratzailearen ordez, eta ordutik aurrera Arturo Erregea eta Dragoi Bola besterik ez dute abesten, intoxikazio etiliko amaigabe batean baleude bezala. Hori dela eta U.S. Robots and Mechanical Men konpainiari eskatu zitzaion hiru tenoreen erreplika bikain hau egitea. Eta hemen duzue emaitza beldurgarria:
Mundu errealean hiru buru hauek artelan bat omen dira, Nathaniel Mellor artistarena eta etxera poltsikoan daramazun 75000 $ truke eraman dezakezuna.
Iturria: Botropolis.
Mundu errealean hiru buru hauek artelan bat omen dira, Nathaniel Mellor artistarena eta etxera poltsikoan daramazun 75000 $ truke eraman dezakezuna.
Iturria: Botropolis.
Comments