Optimus Prime baldarrena


Optimus Primeren mozorroa janzten ari den bitartean sekulakoa dirudi. Imajina ezazue hortik pasatzen diren umeen larruan zaudetela eta 3 metrotako bihurkorrarekin egiten duzula topo. Sekulakoa! Orain arte espektakulo ikaragarria, baina bat-batean bihurkorrak ibiltzen hastea erabakitzen du (dezeptikonen bat ikusiko zuen edo bizilagunaren etxeko belardian) eta hortxe zapuzten da ilusioa, robot honek ere Parkinsonen gaitza duela ikustean.



Iturria: Geekstir.

Comments

iker said…
jajaja, egia esanda, geldirik dagoen bitartean itxura earra dauka optimusek, baina, bai, mugitzen hasten denean, errobot artritiko eta zaharra ematen du... ea itxuraldatzearen bideoa lortzen duzun, beldurgarria izan behar du, halako mobilitatearekin, nola kamioi bihurtzen den ikustea...

por zierto, aurreko asteburuan ikusi nuen Transformers pelikula (bai aspaldikoa, baina nire ikusteko pelikula eta telesailen itxaron zerrenda egunero handitzen da, egunak bakarrik 24 ordu ditu... eta irakurtzeko liburuena ere galanta da...) eta optimus eta bere lagunek asko dezepzionatu ninduten, oso baldarrak eta kaxkarrak irudikatu dituzten, Megatronek esku batekin dantzan jartzen zituen, joder, Optimus gutxienez Megatronen pare egon behar du, puto nagusia da, koño !!!

Popular Posts