Ziborg tumoredunak

Ikuspen bat izan dut, hola bapatean. Etorkizun hurbilean makinen eta gizakien arteko muga desegin eta haragi eta makinen nahasketa bat izango gara. Erdi gizaki, erdi robot, gure gorputzeko edozein atal zein beste hainbat atal berri, gailu artifizialekin ordeztuko ditugu. Bizi forma berri hauei izena jarriko diet gainera: Ziborg.

Baina ikuspen horrek gauza gehiago erakutsi dit. Makinek, ordenagailuak tarteko, organo biologikoak ere erabiltzen hasiko dira. Baina horren truke gaixotasunen prezioa ordaindu beharko dute. Honela, minbizia ezagutuko dute, eta tumoreak prozesadoreen ondoan haziko zaizkie. Ikusi bestela:



Zein prezio uste duzue ordaindu beharko dugula guk? Bertsionitisa?

Iturria: Abadia Digital.




Comments

Popular Posts