Zatoz Klingon Inperiora!

Egin bat Klingon Inperioarekin lagunok! Klingon Inperio ahaltsuaren kultura garatuak gu gizakion akatsak zuzenduko ditu eta ohorez betetako garai berri baten ateak zabalduko dizkigu, lotsaz betetako aroari amaiera emanez. Egin dezagun bat Klingon Inperioarekin. Edonola ere azkenean inbadituko bagaituzte, zergatik ez une honetatik Klingondar izatearen abantailez gozatu?



Iturria: Mundo Star Trek, Tlhingan.org.

Comments

iker said…
Lurreko gure agintariak baino okerrago ezingo lukete egin, beraz niregatik aukera bat emango nieke, gora Klingon Inperioa !!!!!!!!
iker said…
por zierto:

http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Viajaremos/rapido/luz/elpepusoc/20091027elpepusoc_1/Tes
makilakixki said…
Zotz! Eta badago kontutan izan ez duten beste gauza bat. Warp bidaiek astiro astiro denbora-espazioa suntsitu egiten dute, Picar-ek deskubritu zuen bezala. Eskerrak Deep Space 9 estazioaren ondoan topatu den bezalako zizare-zuloak erabili daitezkeen.
Iker said…
ondia ! warp bidai eta partikula azeleradoreen artean, bi gaur-egun geratzen zaizkigu !!!
Argi dagoen gauza bakarra unibertsoa bere suntsipenera doala... hau izango al da konstantea unibertsoaren historian zehar ?? sortu-suntsitu-sortu-suntsitu...
makilakixki said…
Ez dut uste partikula azeleragailuak arrisku handia suposatzen duenik, ez LHCak behintzat. Martxa honetan kafesne bat berotzeko nahikoa energia ere ez du emango.

Popular Posts