Larrialdietako Zonbi Kaxa

Galdera ez da gertatuko den ala ez, baizik eta noiz gertatuko den. Ongi, behin galdera egokia egina, hurrengo galdera da "nola demontre aterako naiz hemendik bizirik?" Horri erantzuna emateko orain gutxi instrukzioak eman genituen, zonbi apokalipsia gainditzeko zonbiak nola sahiestu, nola hil eta gorpuak nola suntsitu azalduz. Baina hori ez da nahikoa. Izan ere, zure atzean ehunka zonbi dituzunean, zuri jarraika, helburuak oso epe laburrekoak izan ohi dira.


Horregatik, gaurkoan, larrialdietako zonbi kaxa dakarkizuegu. Gutxieneko gauzak ditu, baina holako uneetan garrantzia izan dezaketen bakarrak. Larrialdietako zonbi kaxak matxetea (ikeagarri egokia lepoak mozteko), rekortada (ezin hobea zonbi garun salda instantean egiteko) eta ezkutua, denak kale egiten duenean heriotzaldia pixkatxo bat luzatzeko. Ona eh! Zoazte ba ziztu bizian zuen herriko Eroskira denak saldu baino lehen.

Warp Bortz, zure osotasun fisikoaz arduratzen den bloga.

Iturria: Geekstir.

Oharra: Badirudi ideia eta irudiak liburu batetik ateratak daudela. The Zonbie Survival Guide liburua omen da eta nik gabonetarako nahi dut. Badakizu Olentzero.

Comments

joxe said…
Niri bigarren partea oparitu zidaten gabonetan. Primeran pasatu nuen irakurtzen, orain zuk diozun hori ere irakurri nahi dut! :) Ah! Eta Zombie Survival Kit hori nickdutnik-en ikusi genuen. Euskal Encounterreko saio berezian erakutsi zigun batek!
iker said…
rediox !! halakoak gune publiko eta etxebizitza guztietan derrigorrezkoak beharko ziren !!! zertarako hainbeste mangera, botikin eta desfibriladore, Larrialdietarako Zonbi Kutxa, hau bai dela premiazko gauza...

Aipatu dituzuen bi liburuak ez nituen ezagutzen, baina gaurtik aurrera nire bizitzak badu beste helburu bat...

por zierto, larunbatean ikusi nuen "The Zombie party (Shaun of the dead)" zonbi pelikula, umorezkoa, bi ingeles "lerdoen" abenturak zonbi eraso batean, entretenigarria, umorea da nagusi pelikula honetan, gore eta tripakien gainetik !
makilakixki said…
Joxe: Nafarroan ezin ETB3 ikusi. Gure agintari orojakintsuek horrelako telebistengandik babesten gaituzte zorionez...
Eskerrak interneti oraindik ateak jartzen ausartu ez diren, juajuajuajuajua!
makilakixki said…
Iker: Ba prezisamente horixe zen asteburu honetarako prestatua neukan filma. Baina jarri orduko konturatu nintzen ikusia neukala jada. Bostetik bost garun fresko eta odoltsu zonbimetroan!

Popular Posts