Asteazken (gau) musikala: Bosgarren Elementua


The Fifth Element 1997. urtean estreinatutako zientzia fikziozko filmea izan zen. Luc Bessonek egina, europar-frantziar zinemaren alde onak eta txarrak uztartzen zituen. Garaiko Hollywoodeko zientzia fikziotik apur bat aldentzen zen, Moebius marrazkigilearen estetikan oinarrituz adibidez, eta horrek freskotasun goxoa suposatu zuen. Baina bestalde, zinegintza europarraren eta zehazki frantziarraren alde txarrak ezin hobeto inplementatzen zituen (eta ez naiz honetan luzatuko).



Tira, edozein kasutan filma oso orijinala, gaur dakarkizuedan filmeko Diva Dance abestia bezala, nik bereziki gustuko nuena. Izan ere unibertsitateko lagun batek filmaren musika pasa eta grabatutako zinta behin eta berriz entzun izan nuen azterketen garaian.



Comments

Popular Posts