Zonbiak ikustekotan, segi instrukzioak
Lehenago edo beranduago iritsiko zaigulakoan, Zonbie Emergency Response Operations, (Z.E.R.O.) gobernu arteko erakundeak, zonbi eraso baten aurrean zer egin jakiteko gida laburra atera du. Nire eritziz, neska puska batekin txortan egiteko mendiko borda/etxe abandonatu galdua eta AEB-etako herri txiki, atzeratu eta ahaztuak ekidituz arazoen %80a sahiestuko lirateke. Hala eta guztiz ere horrelako gida bat ongi dator eta gomendagarria da hozkailuan imanekin eskegita edukitzea, batez ere zonbi mota ezberdinak identifikatzeko fitxarekin datorrenean.
Zorte on hurrengo zonbi erasoan eta ez ahaztu zonbiak ez direla erre behar (ba al zenekiten hau?).
Iturria: Resistance is Futile.
Gehigarria: Z.E.R.O. erakundeari buruz jakinmina piztuta, gugleatzen ibili naiz (ala Pingeatzen esan beharko?) eta zera topatu dut. Aipaturiko fitxak biziraupen kit baten parte dira. Kit honek denetarik dauka eta zure biziraupen aukerak ia handituko ez dituen arren, benetan denetarik duela! Onena da badirudiela biziraupen kita War of the Dead webgunean salgai omen zegoela. Nik kit osoa ez dut topatu, baina bai kit horren barruan zetozen zenbait gauza. Bitxia.

Comments
kartela ere primerakoa da, derrigorrezko kartela izan beharko litzateke..., eraikinetan sute irteerak seinalatzen dituzten hoien ondoan jarri beharko lituzkete, bai horixe !!
eta eskoletan "Zonbi Hezkuntza" eman beharko lukete !!!
Iker