Gordon Freemanen buruan

Oporraldiaren isiltasunari bukaera emateko Gordon Freeman, gure fisikari palankalari maiteenaren bideoa dakarkizuet. Jakina da Gordonek hitz gutxi egiten duela. Baina Gordon morroi isila bada ere barneko bizi aberatsa dauka. Orain, Gordonen eten gabeko barneko auto-hizketa entzuteko aukera dugu, eta bai, ondorioztatu dezakegu Gordon jeinua dela. Nork bestela botako luke horrelako esaldia?

"Robota! Robotak dira behar ditudan lagun bakarrak [...] Robotek agintzen dute!"




Bederatzi kapitulu dira osotara, Ross Scott-ek eginak, eta guzti guztiak YouTuben daude ikusgai.(guztiak ikusten dituenak mesedez egin dezala laburpentxoa Warp Bortzen jartzeko).

Comments

Popular Posts