Zelda FPS


Eta ez, ez da Nintendok burua galdu eta hainbeste diru eman dion Zelda bideojokoa eraldatzea bururatu zaionik. Izan ere zergatik aldatu behin eta berriz, aldaketa gutxirekin sekulako arrakasta izan duen formula?

Ez, Nintendokoek (beste konpainia erraldoiek bezala) ez dute burua galduko eta gauzak berritzen eta probatzen hasiko. Horretarako jarraitzaile Zelda-zaleak daude, denbora soberan eta praktikotasun eta negozio sen murritza dutenak, guri gustatzen zaigun moduan.

Jokoa hiru dimentsiotara egokitutako Zelda klasioa da. Zelda klasikoa bezala 8 bit itxurako grafikoekin, baina hiru dimentsiotan, hori bai, originalaren grafika guztiak errespetatuz. Maitagarria.

Iturria: Kedume's blog, WIP LoZ Fangame.

Comments

Popular Posts