Arratsalde awesomea
Ordenagailua, Half Life 2 Episode 2 jaitsi barriya, patata poltsa bat ireki gabea eta garagardo batzuk. Hori da, besterik gabe, arratsalde ezinhobea igarotzeko behar dena. Dena? Ez! Garagardo hotzik gabe akabo une honen oreka mistikoa!
Baina adi, ThinkGeek-ekoek gugan pentsatu dute eta USB bidezko lata hozkailua daukate salgai. Esku eskuan, saguaren ondoan estrategikoki kokatzeko eta hogei dolarretan. Hogei miserable dolar arratsalde zoriontsu baten truke. Zer da hori?
Bai, Teknopataren oporgailuen freskotasunik ez du edukiko, baina aizu, hau ez da oporgailua, zoriongailua da. Warp Bortz, zuen guztion zoriona da gure ardura.
Iturria: ThinkGeek.

Comments
Uf, konpetentzia edukitzea zer den! :P
Euskadi Irratiko Amarauna saiotik idazten dizut. Zurekin harremanetan jarri nahi dugu, animatzen bazara behintzat elkarrizketa bat egiteko. Pasako diguzu telefono zenbaki bat mesedez? Eskerrik asko!!
amarauna@eitb.com
Bide batez, ikusi al duzu Amarauna saiokoek nirekin harremanetan jarri nahi dutela? Hau emoziyoa!
Amaraunakoa ikusi dut bai, ezetz asmatu nork proposatu zuen zure ezizena! Ea zelan doan esperientzia, lastima saio berean ez koinziditzea!
Live long & prosper! :)
Baina zer diozu, ez zarela 16ko saioan egongo??? Edurnek zu eta Benito egongo zinetela esan zidan. Gainera, zu zinen bertara joateko arrazoi nagusia! ;-)