aginte urruneko zonbia

Zonbiak gustu onaren seinale dira, eta guk, gure irakurle zintzoei esker, badakigu. Hori dela eta, gaurkoan, udako bero hauen asperenak, bai eta zuen poltsikoak, astinduko dituen jostailua dakarkizuet. Dead Fred Zonbie Chaser du izena eta lurretik metro erdi baino gehiago altxatzen den kontrol urruneko zonbia da. Ohiu, orro eta hitz egiten du, zonbien betiko hizkera landuan, eta guztia 2.650 dolarren truke.




Auzoan lagunak egiteko eta ligatzeko txakurrak eta haurrak izatea baino hobea, bai horixe!

Iturria: boingboing, FrightCatalog.com.

Comments

Anonymous said…
MOOOOOOLAAAAAAAAAAAAA...


badakizue nire urtebetetzerako zer oparitu, jajaja !!
por zierto, nire zombi-filma bildumaren azkeneko lorpena, "Dead Snow" filma norvegiarra, azpitituloekin, baina dialogoak eta argumentoa ez dira berez oso mamitsuak... mutil eta neska gazte eta polit talde bat eskiatzera doa, baina 2. gerrate mundialean hildako soldaduen zombiak topatuko dituzte... argumentuak ez du inporta, aitzakia da zombi gaixoak ondo jipoitzeko !!!!

iker
makilakixki said…
Zu bai frikia! Zonbiei buruzko bloga ireki beharko zenuke, filmeen kritikak, berriak, zonbien agerpenak eta abar. Animatzen bazara, badaukazu irakurle bat.

Popular Posts