Sonic, Erinaceus europaeus-a


Eta arestian esan bezala, hemen duzue Marioren betiko lehiakidearen (orain, lehiakide baino, Super Marioren lehengusu pobrea dena) itxura bideojoko ezberdinetan zehar.


Ni behintzat ez naiz Sonic-ekin hainbeste aritu. Aspaldiko garai haietan Mikelek zuen Megadriven jolastu nuen apur bat, baina ez Mariorekin adina. Eta zuek zer zarete, Mario ala Sonic, Coca Cola ala Pepsi, Mc. Donalds ala Burger King, Sagardoa ala txakolia?

Iturria: Pixfans, Games Radar.

Comments

ibai said…
Sonic ez da Mario beste aldatu.
Ni Mario, ez Coca Cola ez Pepsi, ez Mc. Donalds ez Burger King, eta bai Sagardoa bai txakolina ;)
makilakixki said…
Bai horixe! Txuletoia eta txistorra otartekoa. Muguruzaren Big Benat abestia ekarri didazu burura: "MACDONALIZAZIOA, KULTUR GLOBALIZATUA
KONTSUMITU PLASTIKOA, JANARI AZKARRA BEZALA
UZTARTZEA DA BAT, BESTEA EZARPENA
ELKARTRUKATU EDO DERRIGORTU EREDUAK
BIG BEÑAT, BABARRUNAK ETA AZA POPULARRA
SUGE TAKO MEXIKARRA ETA PA AMB TOMÀQUET
GAZTA ETA INTXAURRAK, LURRA EZ BAITA ZOLUA
BAZTER DEZAGUN BEHINGOZ KAKA ZAHAR-ZAHARRA"
makilakixki said…
Hona hemen bideoa. Bitxia badirudi ere, gaur arte inoiz ikusi ez dudana:

http://www.youtube.com/watch?v=gtUSaf62wO0

Popular Posts