Stalin vs Martians. FIGHT!
Hau da aspaldian ikusi dudan gauzarik frikiena. Hain da arraroa, surreala, hasieran muntai bat besterik ez zela pentsatu dudala. Baina ez, badirudi norbaitek ez zuela lagun artean egindako txantxa ulertu eta bideojokoa bihurtu duela.
Stalin vs, Martians estrategia jokua da, aintzineko Dune edo Starcraft gogoangarriak bezala. Ez dirudi belaunaldi berriko grafikak dakartzanik, ez eta erabilera sistema iraultzailerik. Eskeintzen duena inork inoiz ikusi ez duena (eta ikusteko intentziorik ere ez duena agian). Stalin eta estralurtarren arteko gatazka militarra. Zentzurik ote du? Ez ba, baina egileek beraiek dioten bezala, zure burua eztandaraziko duen kitsch kontzeptua da. Eta gainera, Stalin dantzani kusteko aukera ematen duena (benetan!). Orain, bideoa:
Iturria: Topless Robot, bideojokoaren webgune ofiziala.

Comments