Big Dog: Bururik gabeko asto baten antza duen robota

Maite ditut robotak. Uste dut amodio horren atzean gaztaroko frustrazioa dagoela. Izan ere etorkizun hurbilean (eta 2000. urtea etorkizun urruna zen) robotez inguratuak biziko ginela pentsatuz hazi bait nintzen (Jonny 5, Galactica zaharreko txakur itxura zuen txakurra, R2D2 eta C3PO eta gogora ez datozkit beste hainbat). Baina etorkizuna iritsi eta robotak ez dira inondik ageri (ez behintzat guk espero genituen bezalakoak).

Orain gutxi Microsiervos blog orojakitunean Boston Globeren robotei buruzko argazki sorta baten berri eman zuten. Bertan Big Dog izeneko robota azpimarratzen zuten. Ez naiz inor neure burua Microsiervos blogaren egileekin alderatzeko, baina nik aspaldi ikusi nuen robot honen bideoa Youtuben. Mugimendu natural eta artifizialek era beldurgarri batean uztartzen dituena, zarata kezkagarri batez lagunduta.



Miresgarria eta beldurgarria.

Iturria: Microsiervos, Boston Dynamics.


Comments

Anonymous said…
Ondo esan duzu. Miresgarria... eta beldurgarria! Beldurgarria alde batetik robotikaren aurrerapenak ikusita, ea androide edo replikanteak noiz iritsiko diren pentsatzen hasten naizelako.
Eta beldurgarria, bitxo horrekin topo egiteko aukerak hotzikara sortzen didalako... Ikusita neukan bideoa, baina ahaztuta, zoragarria da.
makilakixki said…
Gauza bera sentitu nuen robot hau martxan ikusi nuenean. Makinak erakusten dituen erreakzio naturalak, orohar piztiaren kutsu artifizialarekin elkartzean sortzen duen nolabaiteko beldur-irrika sentsazioa. Zoragarria.

Popular Posts