blogeko sarrera Ohoretsu baten sekretua
Aspaldi, orain dela urte bat hain zuzen, urte berria klingoneraz zoriondu nizuen. Klingoneraz arintasun osoz hitz egiten badut ere, arras zaila da teklatu estandar batekin Inperio boteretsu zein harro honen hizkuntzaz idaztea. Bai, interneten topa daitezkeen itzultzaileak erabili nitzazkeen, baina horrek ez dauka Ohorerik. Eta Ohorerik gabe idatzitako klingon esaldiak esanahi osoa galtzen du, bai eta Ohorerik gabeko idazlea eta bere sendia hemendik hiru belaunaldietaraino amaigabeko lotsara madarikatu. Hori dela eta TEKLATUA erabili nuen. Teklatu sendo, astuna, boteretsua, Ohoretsua. KLINGON TEKLATUA.
Ohorez betetako iruzkinik idatzi nahian bazabiltzate, hasi 64 € prestatzen.
Iturriak: Mundo Star Trek, denda.
Ohorez betetako iruzkinik idatzi nahian bazabiltzate, hasi 64 € prestatzen.
Iturriak: Mundo Star Trek, denda.
Comments