Olentzeroren zozketa iritsi da!
Gabonak gainean ditugu, eta Olentzeroren pipa usaina jada sumatzen hasiak gara (ikastoletan batez ere). Zuen fideltasuna eskertzeko unea iritsi dela uste dut. Benetan. Esker mila funtsik eta erabilgarritasunik gabeko berriok irakurtzeagatik, eta esker mila, batez ere, zuen iritzi, ideia eta laguntasunagatik. Gutxi gara (oraindik, disketeekin batera plan bat dugulako, jua jua jua juaaaaaaa!) baina frikikeriak, geek-keriak euskaraz ere existitzen direnaren lekuko gara. Zorionak, bihotzez.
Eta horregatik, zozketa bat martxan jartzea eskerrak emateko modu ona dela bururatu zait. Hainbatetan Playstationa agindu dizuet, blog honek hura erosteko diru nahikoa ematen duenean. Oraingoz behintzat kontsola hipersoniko horren anaia txikiarekin moldatuko gara. Beno anaia txikiaren kloia ergelarekin, PSP ZX-338-arekin, hain zuzen ere. Berri berria, denda txinatarretik atera berria, alegia. Teknologia iraultzailea, orain hogei urteko teknologiaren arabera. Eta Street Fighter jokoa duena, beste lau jokorekin batera. Hau pagotxa, aizu!
Zuen desioen objetua lortzeko zer egin behar duzuen? Iruzkina bidali. Esan zerbait. Eman zuen iritzia, bloga zaborra dela esateko bada ere. Ideiak eman, gabonak zoriondu. Zuen bideojokoen prokastinazio maila, adibidez. Nahi duzuena. Urtarrilaren 4-a arte daukazue beta. Orduan, iruzkina idatzi duzuen guztion artean zozketa egingo dut. Ez notariorik, ez esku errugaberik, baina bain nire hitza. Animatu zaitezte, iruzkin bakarrarekin nahikoa da eta!

Comments