bideojokoekin prokastinatzen
Lagunekin hizketan, sarritan gertatzen zaidan gauza bat nahiko ohikoa dela ohartu naiz. Hainbatetan, ordenagailuan joku bat instalatu, eta denbora baten ostean nekatu eta alboratzen dugu. Desinstalatu ez (oraindik) etorkizun lauso batetan jarraitzeko asmoa bait dugu. Aldi berean, kontsolarako jolas berria eskuratu dugu. Grafiko ederrak, baina telebista beti ez dago erabilgarri, ezin jolastu eta ondorioz jolas berria ordenagailuan instalatu egiten dugu. Momentu honetan hiru jolasekin ari gara aldi berean. Prokastinatzen ari gara.
Une honetan bi joko ditut ordenagailuan. Half Life 2 da bat, dakizuen bezala, eta Grim Fandango bestea (orain hamar bat urte hasitako abentura grafikoa). Kontsolan Metroid Prime daukat bukatzeke, azkenengo buruzagia garaitzeko beta noiz aurkitu zain. Baina aldi berean Residen Evil 4-rekin ari naiz. Eta batzutan Monkey Island abentura grafikoarekin aritzen naiz ere. Prokastinatzaile petoa naiz, dudarik ez. Eta zuek?
Tira animatu zaitezte zuen prokastinazioaren neurria plazaratzen, eta laster jakinaraziko dudan gabonetako zozketan parte hartuko duzue. Zozketa merke merkea, iruzkin ziztrin bat besterik ez. Honen inguruko berri gehiago, laster zuen blogik kuttunenean.

Comments
Hori ere prokrastinatzea da?
Nik uste baietz, prokastinatzaile galanta zarela. Zorionak!