Luke Skywalker ergel hutsa da. Zergatia hemen.

Hainbeste Star Trek-i buruzko sarreren odoren, Star Wars-eko zaleak diren irakurleak galtzeko beldurrez, hemen daukazue Luke Skywalker zergatik den ergel hutsa ulertzeko gida (azkenean uste dut, baietz, sarrera honekin nire bloga irakurtzen duen beste irakurlea galduko du eta Ibai eta biok geratuko gara soilik)

1) Alde ilunera ez pasatzeagatik. Bizi osoa sufrimenduz beteta (gurasoak erahildak, lagunak zaurituak edo torturatuak, maite duen emakumea bere arreba da, bere aita galaxiako gizasemerik gorrotatuena da eta gainera eskua moztu ziona...). Eta galaxia mendean artzea eskaintzen diotenean, berak ezezko erantzuna ematen du.

2) Aukera duenean Darth Vader ez hiltzea eta gainera enperadorearen aurrean ezpata lurrera botatzea! Jedi bat denaren aitzakiarekin ez du Darth Vader hil nahi. Ongi, behintzat koherentea bada. Baina enperadorearen tximisten aurrean izan dezakeen babes bakarra botatzea? Ez du zentzurik!

3) Han Solo Jabba the Hutt-engandik askatzeko plan inozoa. Ikus dezagun, bera zuzenean, ezpata eskutan joan beharrean, nahiago lehenengo Leia bidali preso har zezaten. Ondoren, R2 eta C3PO ezpatarekin bidali, biak ere arrapatzeko. Eta azkenik bera ere joan, noski ezpatarik gabe, bera ere preso har zezaten. Buf, Jedi baten adimenak bakarrik sor dezakeen plan kiribildua.

4) Galaxiako Jedi bakarrari kasu ez egiteagatik. Jodak badio kobazuloan armarik gabe sartzeko, Luke-k ezpata darama. Jodak badio ikasketak bukatzeko, Luke badoa gauzak nahastera.

5) Heriotzaren Izarra suntsitzeko Indarraz fidatu. Tira, hainbeste ordenagailu, teknologia eta guzti, eta azkenean hobe dena itzali eta poker aurpegia jarrita istu itsuan tiro egitea!


Beno, gutxi gora beherako itzulpena izan da Microsiervos eta Topless Robot blogetan oinarritua. Azkenengo honen irakurketa sustuki gomendatzen dizuet.

Comments

Popular Posts