Jarri ezazu HAL 9000 telebista gainean


Berri hau Gizmodo-tik atera dut, eta esan beharra daukat ez nagola batere ados bertan esandakoarekin. Argi gera dadila, benetazko zientzia fikzioaren jarraitzaile zintzo orok dakien bezala, HAL 9000 ez dela gaiztoa, ez etabihotzik gabeko hiltzailea. Bai, bihozik ez du. Egia da ere hiltzailea dela, definizioz. Baina denok dakigu noren erruz gertatu zen gertatu zena. Chandra doktoreak argi baino argiago utzi zuen.



Jeitsi ezazu ba ebakigarria, inprimatu, muntatu eta jarri telebista gainean. Honela beti izango duzu HAL 9000 maitearen begirada goxoa gure aurrean.

Iturria: Gizmodo.


Comments

Anonymous said…
Beldurgarria!
makilakixki said…
Bai, yuyu apur bat ematen du, bai. Hala eta guztiz ere banoa oraintxe inprimatzera, egongelan leku ikusgarrian (telebista gainean ez didate utziko baina) jartzera, paperezko Super Mario, Bender eta Enterpriseren ondoan.

Popular Posts