Antibirus frikia

Blog guztietan Chrome, Googleren nabigatzaile berriari buruz ari diren bitartean, nik ere programa bati buruz arituko naiz. Ez super azkarra delako, ez super ederra delako, ez super Googlerena delako, baizik eta, gustoko dugun bezala, super frikia delako.

Gauza da laneko ordenagailuan antibirus berria instalatu dudala, lagun batek gomendatua. Avira antibirusa da, eta ez da bereziki azkarra, ez arina, ez ederra. Baina ordenagailua eskaneatzen duenean Luke Filewalker prozesua erabiltzen du, eta horrek nire bihotza hunkitu egin du.

egin klik irudian handiagotzeko

Argi dago antibirus hau luzaro erabiliko dudala.

Que la Fuerza te acompañe, joven padawan.


Comments

Anonymous said…
Nik luzaroan erabili nuen antibirus hori eta frikismoaz aparte (ni ez nintzen konturatu, ez naiz oso starwarseroa) gehien gustatzen zaidan antibirusa da.
makilakixki said…
Beraz star trek zalea zara? Hala esan ohi da behintzat. Trekky ala star trek zalea. Ni behintzat biak.
Anonymous said…
Jo, star wars zale egin beharko nahiz orduan. Ze Star Trek ezin dut jasan,edo ezin nuen ikusten nuenean. Beti itota bezala sentitzen nintzen, inoiz ez zelako gure munduaren antzeko lurralderik azaltzen, beti espaziountzian, edo planeta bitxi eta lehor batean (nik gogoan dudanagatik behintzat).

Blade Runner zalea nahiz, edo Dark City zalea... era horretako zientzi-fikzioa gustatzen zait.
makilakixki said…
Bakoitzak bere alde onak eta txarrak dauzka. Niretzako biak dira dibertigarriak, momentuaren arabera. Blade Runner oso gogoko daukat, batez ere sakonean proposatzen duten erreplikanteen asuntoa (eskubideak, benetakoengandik bereizi ez daitezkeen ontza mekanikoak, eta abar). Dark City izugarria izan zen, oso erakargarria ere proposatzen duena. Suposatzen dut orduan Matrix ere oso gogokoa izango duzula. Nahiz eta kometziala bihurtu oso, atzean duen mezua (mezuak, esan beharko agian), asko erakartzen nau.

Agur bero bat.
Anonymous said…
Bai, Matrix ere oso gogoko dut, beste modu batean agian, baina zuk diozun bezala atzean duen mezua izugarria da. Dena den, 2. eta 3. filmak patxadaz ikusi behar ditut berriro.

Popular Posts